XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUNA ETA ARRAIN KONTSERBATUAK

Kontserbaketa moduak

Arraina kontserbatzeko modu desberdinak daude eta hauetako batzuk nolabait adieraziko ditugu orain:

Lehorturik

Kontserbatzeko modu zaharrenetakoa da.

Harrapakin asko zegoenean jaten ez zena kontserbatu egiten zen eskasia zegoenerako.

Itsas ertzean, batez ere ipar itsasoan klima egokiagatik arrainak aire librean lehor daitezke.

Islandia eta Noruegan arrain asko prestatzen da modu honera.

Artifizialki ere lehor daiteke arraina.

Lehorketarako garrantzitsua da arrain giharrek duten %80 ur kantitatea bakteriek bizitzeko behar duten ur kopuru minimoaren azpira azkar jaistea.

Modu honerara gizuek (germenek) deskonposakuntzarik ezin eman ahal izango dute.

Beraz arrainen lehortze natural on bat lortu ahal izateko, arrainak ahalik eta freskoena izan behar du eta klima egoki bat behar da; hau dela eta kontsebaketa mota hau batez ere iparraldeko herrialdeetara mugatzen da.

Honetarako arrain koipetsuek ez dute balio, giharrek (txuriek) baizik, batez ere bakailo etabar.

Bainan lehorketa ere aldi berean bi modutara eman daiteke:

Bata, benetariko lehorkutzaren bidez.

Arrain garbituak (buru eta barrunbe gabe) pertxetan binaka zintzilikatzen dira.

Lehorketarako beharrezko denbora klimaren araueran egongo da, bainan normalki bizpahiru ilabetetakoa izaten da.

Arrain lehortu ona kolore eta zapore on duena izaten da eta gainera haragi txuriduna.

Ur kopuruak %18a baino haundiagoa ez du izan behar eta kopuru egokia %12-15a izango da.

Bestea berriz lehortu eta gaziturikoa izango da.

Hemen ere lehendabizi arraina garbitu beharko da.

Gero hau gazitu egingo da bai lehor eta hezean.

Hiruzpalau astetan gatzetan eduki ondoren aire librean lehortzeko uzten da; lehortzeko gatzak uzten duen eragozpenagatik aireztaketa ona eta aire lehorra beharrezkoak izango dira.

Lehorketa garaian jiratu egin behar dira eta gero garbitu eta zapilatu.

Ur gehiago hartu baino lehen (euria, hintza) taldekatu eta arkuperatu egin behar dira.

Usai ona behar dute eduko eta muskulu txuria.

Gatza %18-20 eta ura berriz %35. Kuzinatu aurretik beratu egiten dira eta horrela gatz zati bat galtzen dute.

Kontutan eduki, ni behintzat, gatzaren aurka nagoela.

Nafarroan gatza da odolaren tensio gehiena altxatzen duena. Gatz ontziak etxetik atera ezkero urte asko luzatu dezakegu gure bizitza.